XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Angleterra eta Frantzia

Maurice Schumann, gure arrotz-herriekilako minixtroa egin du, 48 orenez, bisita bat Londres-erat eta arras gustaturik etorri zaiku gibelerat, han egin dituen solas-aldien gatik.

Bi herriek arras ados iduri dute gehien artikuluetan: oraiko diruaren goiti-beheitian nola Europari buruz, nola ere iguzki aldeko eta India-Pakiztanetako eztabaderi buruz.

Duten berexgo bakarra iguzki eta ipar-aldeen desarmatzeaz lukete, izaitekotz, hori ez baitute biek berdin ikusten.

Adixkidetasun horren froga bat ikus ditake Schumann-ek handik ekarri duen berri huntan Angleterrako Elixabet II erreginak Frantziari bisita eginen diola helduden urteko maiatzean, 15-tik 16-ra.

Orai arte Angleterrako erreginak ez ziron bisita bat baizik egin bere bizian, ofizialki beste herri batetarat.

Orai erreglamenduko pondu hori aldatu dute Anglesek, eta hain xuxen Frantziatik hasiko da bere bigarren bisita egiten.

Iragan 1957-ko apirilean izana ginuen ondarrik andere erreginaren bisita.